Guztiok batera, mundua aurrera…

Guztiok batera, mundua aurrera mundua hobetu nahi duen kanpaina bat da. Orain zabor asko botatzen ditugu. Edozer gauza apurtzen zaigunean gehienetan botatzen ditugu, asko pentsatu gabe konpondu ahal daitekeen. Kanpaina honek hori gertatzea murriztu nahi du modu dibertigarriago batez.

 

Oinarrizko ideia da tailer/azoka bat sortzea da. Astean behin tailer/azoka horretara joateko aukera izango zenuke. Han zuk ekarritako objetua konpontzen saiatuko zinateke ( Erremintak eta laguntza guk emango genizuke) .Horrez aparte azoka bat egingo litzateke, erabiltzen ez diren  objetuak beste pertsonak erosi ahal izateko edo trukeak egiteko, beti ere munduari isuriketak murrizteko. Parte hartzeko bakarrik erosle, saltzaile edo teknikari izan beharko zinateke.

 

Azoka dendetan egingo litzateke, kanpaina, egindako herriaren plaza batean. Denda bakoitzean objetuak motaren arabehera ordenatuko  lirateke eta objetu bakoitzak zenbaki batekin registratuta geratuko litzateke. Zenbaki horrek saltzailearen izena izango luke erlazionatuta. Produktuaren prezioa kanpainako batek jarriko luke (pertsona horrek jakingo luke produktuaren benetako balioa). “Autokonponketa” hori beste dendatan gertatuko litzateke. Han erreminta mota asko izango lirateke, baita  gure laguntza hori egiteko, izan ere dibertigarria izatea ere da gure helburua, berrerabilketa gauza dibertigarri eta polt batekin lotzeko eta ez gauza astun eta aspergarri batekin.

 

Proposamen hau edozein pertsonari bideratuta dago orokorrean baina ume txikiek ez lukete gauza handirik egin ahal izango kanpaina honetan, hala ere eguna pasatzera etor litezke.

 

Tailer/azoka astero asteburutan izango litzateke, denentzat errazago izateko joatea. Hamaiketan irekiko litzateke eta arratsaldeko zortziak aldera itxi. Ordu horietan edoizeinek izango luke aukera tailer/azokara joateko. 

 

Kanpaina honek kontsumitzeko beste modu bat modu dibertigarri eta onuragarri batekin  lortu nahi du. Azoka eta tailerra dire haren proposamenak eta lortuz gero asteburu antikontsumistak lortuko lirateke.